martes, 28 de septiembre de 2010

2010/2011 kurtsorako espektatibak

Kurtsoa hasi da eta orain arte izandako helburuak ez ditut aldatu baina bai espektatibak.Aurreko urteetan bezala, arkitekto gisa osatzen jarraitzea dut helburu, prozesu honetan ezinbesteko kontsideratzen dudalarik “Proiektuak” irakasgaia. Bertan, beste irakasgai guztietan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera dugu, ezerezetik abiatuz eta gure kabuz eta irakaslearen laguntzaz, proiektuaren azken xehetasunera iritsiz.Baina pasaden urtean “proiektuak” irakasgaiaren ideia aldatu egin zen, irakasleak bidalitako ariketak hirigintzakoak ziruditen.  Interbentzio  guneak handiegiak ziren eta geure ideiak oso globalak izan behar ziren  xehetasunak  garatu barik, beraz emaitzak ez ziren denok, ezta irakaleek esperotakoak.  Horren ondorioz motibazioa geroz eta gehiago  txikiagotzen zen , eta gainera irakasleek sarritan proiektua guztiz atzera botatzen ziguten, gidatu baino.
Kurtso honetan, aurreko kurtsoetan ikasitakoa kontuan harturik akatzak  zahieztea eta ikasitakoa aplikatzea da nire helburu, baina batez ere, kurtso honekin disfrutatzea gustatuko litzaidake eta proiektu interesgarri eta berriak egitea. Pasaden urteko ikasleek entzunda ez daukat zalantzarik kurtso honetan helburu guzti hauek lortuko dudanik, beraz hau nire begiekin ikusteko gogo handia daukat!!!