domingo, 28 de noviembre de 2010

txatxarramendiko itsaskitegia

Itsaskitegia, 1930ean eraiki zuen Francisco de la Puente Jaunak Sustapen Ministeritzatik baimena lortu ostean arrantzaren ‘behin-behineko aterpetxeran. Horren asmoa argia zegoen: itsasoko fruituak “bizirik” mantendu, beranduago, egunean desagertuta dagoen Pako Ostatuaren –errepidearen beste aldean dagoen etxe-orratzaren lekuan zegoen- sukalde eta mahaietara eramateko.


NOLA HAZTEN ZIREN?
Hemen oso ondo gordetzen ziren mahaikideen plateretan zerbitzatuko ziren itsaskiak, txirlak, lanpernak edo arrainak. Batzuk, txirlak esate baterako, barnealdea inguratzen zuen balkoi korrituaren pasagunetik zeuden eskegita saskietan sartuta, eta besteak, otarrainak adibidez, piszinan zehar aske zebiltzan salabardoarekin pasagunetik harrapatu arte. Bitartean, noizbehinka botatzen zitzaien ogi-apurrekin elikatzen ziren; aurrekoarekin eta itsasaldiekin sartzen zenarekin.
ZEIN DA ITSASKITEGIAREN FUNTZIONAMENDUA?
Bere atzealdean, teilatua haize nagusietatik babesten duen harrizko hormarekin batera, lehioa txikiak ikus daitezke. Azken hauek, barnealdeak urazpiko munduen antzeko argitasuna izatea baimentzen dute.
Oso eraikin bitxia da. Konporta automatikoak eta altuera jakinean dauden eta horma zeharkatzen dituzten zenbait hodiek eraikinaren barnealdera itsasaldien ura sartzea eta irtetzea baimentzen dute, baina barnealdea erabat hustu gabe, itsasbeheran ura ateratzen denean itxi egiten den konporta baitago zoruaren arrasean. Horrela, itsasbeherei esker barnealdean piszina txikia egotea lortzen zuten. Ura, itsasgora bakoitzarekin,
hots, 12 orduoro, gutxi gora-behera, berriztatzen da. Gainera, eskuko konportari esker hustuketa osoa lor daiteke noizbehinka garbitu ahal izateko.

Honela animaltxoak fresko-fresko mantendu eta Pako Ostatuko klienteei itsas-fruitu freskuena eskaintzea lortzen zuten egunean argi-indar sarera konekta dezakegun hozkailurik ez zegoen garai hartan. Inguruko paisajea gertutik ezagutzea eta gizakiak bere asmakizun-gaitasunarekin noiz edo noiz nola lortzen duen natura heztea erakusten digun sistema erraza dugu hau; noski, ahaztu gabe, honi esker Urdaibaiko alde honetan agertzen diren zenbait espezie ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen digun sistema ere badela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario