Urdaibai itsasadarraren ezkerraldetik iparralderantz jota, Muruetako teilagintzako lantegi zaharraren tximinia nabarmentzen da, hemendik aurrera mareak berezkoa duen bizi erritmoa hartzen du. Urak egunean bi aldiz estali eta agerian jarri egiten ditu lokatz eta hareak. Honekin paisaia kolorez ezberdinez janzten da, hasiera batean hori eta beltz koloreak nabaritzen ziren tokiak ordu batzuk geroago urdinez estaltzen dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario